martes, 15 de diciembre de 2009

GAZTEAK ETA LANA


Gazteentzat lana aurkitzea oso zaila da, empresak, langile berri bat kontratatzean, lanbide-esperientzia bilatzen dute eta. Horregatik, batzuek lan ona aurkitzea ezinezkoa dela uste dute, baina hala ote da benetan?

Orain dela urte batzuk gazteen soldatak duinak dira eta haien lanpostuak finkoak dira, orain soldata eskasa ordaintzen diete eta ordu gehiago lan egin behar izaten dira. Gehienak bere gurasoen etxean bizitzen dira 30 arte. Errudunak empresa handiak dira, gazteak subkontratatu dituztelako, gainera, diru gutxi ordaintzen diete praktika ez daukate eta. Hau gurpil zoroa da: gatzeek lan egin nahi dute baina esperientza ez daukatenez, ezin dute lan egin, empresak jende kualifikatua eta arituta nahi dute eta.

Gobernuak zerbait egin beharko du, ostera, batzuetan ez du ezer egingo. Nire ustez laguntza eta babes gehiago eskaini behar du, gaur egungo gazte gehienak ez daude prest lan munduan sartzeko. Aurten Boloniako programa ezarri du: alde batetik ona da gazteentzat unibertsitatean lan aribide lortu ahal dute, beste aldetik laguntza ekonomikoak desagertu dira, kredituak bihurtu direlako, eta hau ez da onagarria gazteei.
Amaitzeko, gero eta gazte gehiagok, ikasketak dituzten arren, zabor-janari establezimenduan lan egiten ari dira, beste leku batetan ezin dute lan egin. Nire ustez, gizarteak eta gobernuak neurriak ezarri behar dituzte, egoera hau ezin dutelako onartu.