lunes, 19 de octubre de 2009

ITXURA ALDATZEKO EBAKUNTZAK



Gaur egun, gero eta pertsona gehiagok ebakuntza bat egitea erabakitzen du bere gorputza gustazten ez zaiolako.

Hasieran, emakumeek bakarrik egiten zituzten ebakuntza horiek sudurra konpontzeko, zimurrak kentzeko eta abar. Baina, geroago, obsesioa hazi zen eta ebakuntza horiek operazio larrienak bihurtu ziren: "botox" jartzea, titi handiagoak edukitzea eta antzeko beste gauzak garrantzitsuena bilakatu ziren. Orain dela urte baztuk gizonak mundu hauetan sartzen hasi ziren, hala ere haiek ebakuntza txikiak egiten dituzte, emakumeenak alderatuta.

Nire ustez hainbat jendek kirofanoan sartzerakan bere itxura aldatzeko, ez du arriskuan pentsatzen. Horregatik, kasu batzuetan, pertsonak hiltzen direnean eta operazioak gaizki ateratzen direnenan, inork ez du nahi errua. Une honetan zirujauek esan dute haiek ez dutela errurik operazio hauek beti dituztelako arriskuak eta arazoak.
Beste aldetik, zenduen familiek edo kaltiarrek medikuaren errua dela esan dute. Beraz, kontu hauek epaitegian bukatzen dira.

Jendeak diru asko ez eduki arren, batzuek zorpetu egin dute operazioak ordaintzeko. Hori ez da normala gorputzeko atal batzuk kirolekin eta dietarekin aldatu ahal dira. Aldatu ezin bada, berdin da zure gorputza zurea delako eta itsusia bada: ez du axola!

martes, 6 de octubre de 2009

AISIALDIAN, ZER EGITEN DUZU?


Astean zehar ez daukat denbora askorik, baina noizean behin arratsalde libreak ditut. Arratsalde hauetan musika entzutea gustatzen zait. Nire musika talde gogokoenak iparamerikakoak dira, ez zaizkidalako gustatzen gaztelaniazko abestiak eta euskarazkoak, ba bueno... Telebista ikustea gogoko dut ere bai: Famako fan bat naiz, horregatik beti ikusten dut.
Nahiz eta egunero etxerako lanak egin behar, normalean ordu bat ibiltzen naiz ordenagailuan nire lagunekin hitz egiten. Hauekin asteburuetan zer egingo dugunari buruz mintzatzen gara.
Azteazkenetan gitarra klasea daukat, nire ahizpa eta nire lehengusuarekin joaten naiz. Han gitarra jotzen dugu eta, batzuetan, abestu dugu. Gure irakaslea oso atsegina da eta inoiz errua botatzen digu txarto jotzen badugu. Akademian ez gaudenez denbora luze, etxean praktikatu behar dugu. Gitarra jotzea ez da oso erraza, alabaina asko gustatzen zait eta gitarrari ospetsua izan nahi dut.
Beste gai batetaz hitz egiten, asteburuak ez dira hain aspergarriak beste egunak baino. Asteburuetan ohera berandu joaten naiz eta berandu jaikitzen naiz, hori izugarri maite dut. Goizetan, batzuetan, igerilekura joaten naiz. Sondikakoa oso handia da eta ura bero dago, horregatik haraino autoz joaten naiz nire aitarekin. Arratsaldetan nire lagunekin egoten naiz beti. Normalean berandu geratzen gara eta, gainera, ez dakigu nora joan. Guk esaten dugu hori gertazten zaigula oso alferrak garelako.

Amaitzeko nire denbora pasatzeko modua ez da oso ona, baina oso ondo pasatzen dut.