lunes, 19 de octubre de 2009

ITXURA ALDATZEKO EBAKUNTZAK



Gaur egun, gero eta pertsona gehiagok ebakuntza bat egitea erabakitzen du bere gorputza gustazten ez zaiolako.

Hasieran, emakumeek bakarrik egiten zituzten ebakuntza horiek sudurra konpontzeko, zimurrak kentzeko eta abar. Baina, geroago, obsesioa hazi zen eta ebakuntza horiek operazio larrienak bihurtu ziren: "botox" jartzea, titi handiagoak edukitzea eta antzeko beste gauzak garrantzitsuena bilakatu ziren. Orain dela urte baztuk gizonak mundu hauetan sartzen hasi ziren, hala ere haiek ebakuntza txikiak egiten dituzte, emakumeenak alderatuta.

Nire ustez hainbat jendek kirofanoan sartzerakan bere itxura aldatzeko, ez du arriskuan pentsatzen. Horregatik, kasu batzuetan, pertsonak hiltzen direnean eta operazioak gaizki ateratzen direnenan, inork ez du nahi errua. Une honetan zirujauek esan dute haiek ez dutela errurik operazio hauek beti dituztelako arriskuak eta arazoak.
Beste aldetik, zenduen familiek edo kaltiarrek medikuaren errua dela esan dute. Beraz, kontu hauek epaitegian bukatzen dira.

Jendeak diru asko ez eduki arren, batzuek zorpetu egin dute operazioak ordaintzeko. Hori ez da normala gorputzeko atal batzuk kirolekin eta dietarekin aldatu ahal dira. Aldatu ezin bada, berdin da zure gorputza zurea delako eta itsusia bada: ez du axola!

No hay comentarios:

Publicar un comentario