
Nahiz eta egunero etxerako lanak egin behar, normalean ordu bat ibiltzen naiz ordenagailuan nire lagunekin hitz egiten. Hauekin asteburuetan zer egingo dugunari buruz mintzatzen gara.
Azteazkenetan gitarra klasea daukat, nire ahizpa eta nire lehengusuarekin joaten naiz. Han gitarra jotzen dugu eta, batzuetan, abestu dugu. Gure irakaslea oso atsegina da eta inoiz errua botatzen digu txarto jotzen badugu. Akademian ez gaudenez denbora luze, etxean praktikatu behar dugu. Gitarra jotzea ez da oso erraza, alabaina asko gustatzen zait eta gitarrari ospetsua izan nahi dut.
Beste gai batetaz hitz egiten, asteburuak ez dira hain aspergarriak beste egunak baino. Asteburuetan ohera berandu joaten naiz eta berandu jaikitzen naiz, hori izugarri maite dut. Goizetan, batzuetan, igerilekura joaten naiz. Sondikakoa oso handia da eta ura bero dago, horregatik haraino autoz joaten naiz nire aitarekin. Arratsaldetan nire lagunekin egoten naiz beti. Normalean berandu geratzen gara eta, gainera, ez dakigu nora joan. Guk esaten dugu hori gertazten zaigula oso alferrak garelako.
Amaitzeko nire denbora pasatzeko modua ez da oso ona, baina oso ondo pasatzen dut.
kaixo
ResponderEliminar