lunes, 8 de febrero de 2010

ELAKARRENGANAKO BEGIRUNEA



a)Ulermena

1. Kalitateko agerraldi intimista aurkeztu du.

2. Nortasun harrotasun soberak ezberdintasuna galtzestea bultzatu nahi du.

3. Aspalditik musika eta dantzaren munduan dabiltza eta.

4. Ez, ez da ona beste kulturak eta ohiturak ezagutzea oso onuragarria delako.

b)
Gaia: Begirunea konpainiako ezaugarriak eta bere bilakaera.
Laburpena:
Begirunea konpainiak bi kulturak nahasten du dantza, musika eta antzerkiaren bidez. Sei pertsonak osatzen dute talde hau, gogor lan egiten. Hilabete batzuetan ,entseguak eta entseguak egiten, ipuin bat kontatzea lortu dute: ipuin honetan bi haurrek elkar ulertu dute dantzarekin.
Izan ere, konpainiaren helburua tolerantzia eta begirunearen mezua hedatzea da.

c) Moldatu esaldiak
-BEGIRUNE konpainiaren proiektua oso interesgarria da. Beraz, espero dezagun proiektuak behar duen sostengua lortzea.
- Dantza adierazpen molde unibertsala da. Ondorioz, dantzaren bidez urruneko diren bi kulturen arteko elementu komunak adieraz daitezke.
- Nortasun harrotasun soberak ezberdintasunak gaitzestea bultzatzen du. BEGIRUNE konpainiaren lanak, ordea, elkar ulertzea bultzatzen du.
- Komunikatzeko tresna ezberdinak erabiltzen dituzte. Esate baterako: musika, dantza eta antzerkia.
d) Idazlana

Ezberdintasunak saihestea oso inportantea da egun hauetan, jende askok, beste kulturaren pertsona ikusten dutenean, gaitzespena nabaritzen dute. Batzuen ustez kulturak eta ohiturak nahastea ez da oso ona gizartearentzat, baina... hala ote da benetan?
Alde batetik, orain dela urte batzuk jendeak ezin zuen beste herrialdeko pertsonekin tratatzea, urte horietan ez zeudelako atzerritar asko bere herrietan. Horregatik, arraroa iruditzen zaio beste kulturako pertsonekin hitz egitea. Hala ere, hori ez da aitzakia, denbora igarotzen delako eta gehienak ez du ezer egingo bereizkeriazko egoera aldatzeko.
Gobernuak ere dauka erantzukizuna, inter-kulturazko ekintza oso gutxi da eta, hori dela eta, jendea ez dago kontzientziatuta komunikazioa bultzatzea oso onuragarria dela guztientzat.
Bestetik, oraindik aurreiritziak ez dira desagertu. Honen ondorioz, atzerritarrak ez dira onartuta leku batzuetan, bertakoek lapurtzeko eta gauza txarrak egiteko etorri direla uste dutelako.
Hau dena ikusiz gero, nire ustez egoera hau ezin dugu onartu, atzerritarrek eskubideak dauzkate, baita obligazioak ere. Horregatik lan egitera etorri badira eta baketsuak badira, ez dut ikusten inolako problemarik. Hala eta guztiz ere, arazoak sortu ahal dira atzerritarrak lapurtzera etorri direnean, kasu honetan beste atzerritarrek pairatzen dute portaera hori, aurreiritziak sortzen direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario