domingo, 21 de febrero de 2010

IKAROREN AMETSA BETETZEN


a) Ulermena

1. Ez, ezin dut, hegazkin batetik jaitsi behar da.

2. Delta hegoarekin abiada handiagoa lortzen ahal da.

3. Eguraldiaren menpean dago, horregatik haizea ez badago ezin duzu parapentea praktikatu.

4. Teknika ikasiz gero, nahiko erraza da.

b)

Gaia: Hegan egiteko mota desberdinak.

Laburpena:
Gizakiek hegaz egin ahal dute era desberdinaz: hegazkinekin, jausgailuekin, delta hegoekin... Hala ere, mota hauek diferentzia handiak dauzkate. Batzuk eguraldiaren menpean daude eta besteak leku altuak behar ditu. Nolanahi ere, tramankulu horiek gizakiak hegaz egiteko bide dira, bere ametsak gertatzeko.

c) Moldatu esaldiak
- Ekipo oso batek 2000 euro inguru balio ditu, dena den, ekipoa aloka daikete.
- Batistek esan digu pilotu autonomoa izateko azterketa egin behar dela eta baimena atera.
- Nahikoa ibilbide zailak dira, normalean ez dira denak iristen helmugara.
- Giro ezin hobea eta solidarioa da parapentearen ingurukoa; beti baitago norbait zurekin joateko.

d) Idazlana

Denok behar ditugu ametsak, bizitzeko itxaropena ematen digutelako. Horregatik, oso inportantea da gizartearentzat banakako ametsak eta taldeko ametsak mantentzea. Hala ere, batzuen ustez ametsak ez dira ezertarako ez balio, baina... hala ote da benetan?
Nik uste dut ametsarik gabe ezin dugula bizi. Hori dela eta, oraindik ez dakit zein den nire bizitzako ametsik handiena, baina egun batean jakingo dut, ziur nago. Une honetan nire ametsa munduan zehar bidaia egitea da: zoragarria izango litzateke. Nire ametsa lortzeko gogor saiatuko behar izango dut, baina ez dira erraza gertatuko, diru gehiago behar delako munduko leku guztiak bisitatzeko.
Lehenago, Europan zehar tour bat egitea gustatuko litzaidake, oroigarri izugarri asko daude hiri nagusietan, baita inguru miragarriak ere. Gero, Asiara joango nintzateke, han tenpluetan sartuko nintzateke eta gauza asko erosiko nituzke, bertan arropa eta elektroniko artikuluak merkeenak dira eta. Kontinente honetan geldialdi berezia egingo nuke: Japonian egun batzuk emango nituzke, herrialdi osoa ezagutzeko.
Asiara joan eta gero, Amerikara joango nintzateke eta, amaitzeko, Afrikara ikustera joango nintzateke.
Beno... hau da nire ideen bidaia, ez dakit egun batean egin ahal izango dudan, baina gauza bat seguru da: ametsekin ere bizi ahal da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario